El Chorro!




Aste santuan penintsula osoan eguraldi txarra iragarrita zegoenez, hegoaldera egitea erabaki genuen. Nahiz eta han iragarritako eguraldia bikaina ez izan, bagenekien hango eguraldi txarrak eskalatzen utziko gintuela, eta hala izan zen.

Azkenengo momentuan zenbait fitxaje egin eta gero kuadrilla ederra elkartu ginen: Ander, Erik, Laida, Burcio, Pelotxo, Estefania, Oihane eta zortzirok. Ostegunean, Antequera herri ederretik bueltatxo bat eman eta gero "El Chorro"-ra ailegatu ginen. Leku polita gero! Lekua eskalatzeko ezinhobea izateaz aparte, eskalatzaile topaketa batekin bat egin genuen eta horri esker zenbait kontzertu eta ekintzetaz gozatzeko aukera izan genuen. Bloke txapelketa eta guzti, non Laida eta biok txapeldunen kopak Euskal Herriratzea lortu genuen!

Eskaladari dagokionez, egun bakoitzean sektore ezberdin bat ezagutzea erabaki genuen: Makinodromo, Poema Roca, Albercones, Desplomilandia... denak izugarriak! Hori bai, batean baino gehiagotan bero ikaragarria izan genuen! Andaluziako eguzkiak nola jotzen duen ahaztua nuen dagoeneko!

El Chorro eta gero, Albarracinera joatea pentsatua genuen, baina eguraldi oso txarraren ondorioz, gure ibilbidea aldatu behar izan genuen eta Granadan gau bat pasa eta gero (eskerrik asko Antonio!) Chulillara gerturatu ginen. Han Nuriak eta Pedrok sortu duten refugioa ikusteko aukera izan genuen (web orria). Chulilla orain dela bizpahiru urtez ezagutu nuen, eta ordutik hona asko haunditu egin da, edonori gomendatu daitekeen lekua dela uste dut.

Besterik gabe, ondo segi eta hurrengorarte!


/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\


Debido al pronóstico de mal tiempo que iba a asolar la península en semana santa, decidimos irnos hacia el sur, siendo conscientes de que el mas tiempo de allí es bueno para nosotros, y por lo tanto nos dejaría escalar, y así fue.

Después de unos cuantos fichajes de última hora, nos juntamos una buena cuadrilla: Ander, Erik, Laida, Burcio, Pelotxo, Estefania, Oihane y yo. El jueves, después de visitar Antequera, llegamos al El Chorro, un lugar que tenía muchas ganas de conocer. A parte de ser un lugar idóneo para escalar, tuvimos la suerte de tomar parte en un encuentro de escaladores donde disfrutamos de conciertos y todo tipo de actividades. Compe de bloque y todo! Donde Laida y yo nos llevamos las copas de txapeldun!

En cuanto a la escalada se refiere, cada día conocimos un nuevo sector:  Makinodromo, Poema Roca, Albercones, Desplomilandia... todos buenísimos! Eso sí, algún que otro día nos tocó sufrir es sol andaluz, que ya no me acordaba como pica!

Dejando atrás El Chorro, nuestros planes pasaban por Albarracín, pero por culpa del mal tiempo que pronosticaban, desvíamos un poco nuestra ruta, y después de pasr una noche en Granada (eskerrik asko Antonio!) llegamos a Chulilla. Allí conocimos el nuevo albergue que han hecho Nuria y Pedro (página web) al que vale la pena ir. Conocí Chulilla hacer dos o tres años, y la verdad es que ha crecido muchísimo como escuela, es un destino que recomiendo a cualquiera.

Hasta la próxima!


"Caminito del rey"
 
 El Chorro!
 "Caminito del rey"
 Con Antonio en La Zubia

 Makinódromo

 Antequera

 Harri, Orri, Ar!!!
Read more

Gadea

Read more

Buldering!



Azkenengo asteetan bulderrarekin motibatzen hasia naiz! Non eta Larraonan! Egia esan, baso honek pila aukera ditu eta egunero bloke polit eta gogor ugari probatzen ditugu. Azkenengoan, Pelotxorekin batera gerturatu nintzen eta han, Bros eta Kongirekin elkartu ginen. Alcantarillako 7b bat probatu eta gero, proiektu bat probatzen ibili ginen baina ez gen
un zorterik (edo indarrik) izan, eta bukatzeko, nik "Dani´s Proyect" mugimendu bakarreko 7b+ egin nuen! Honetaz aparte zazpigarren ugari kateatu ditut, eta bloke gogor bat proiekt
u bezala ipintzea bilatuko dut hurrengoan.


Esan beharra dago bulderrarekin inoiz eduki ditudan sentsazioak ari naizela topatzen, beraz, hemendik aurrera koltxonetarekin aurkituko nauzue!


/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\


Las últimas semanas me he empezado a motivar con el bulder! En Larraona! La verdad es que este bosque esconde muchísimos bloques buenísimos. La última vez fui con Pelotxo y allí nos juntamos con Bros y Kongi, dos de los más míticos. Después de probar un 7b de la alcantarilla, estuvimos probando un proyecto que no conseguimos hacer y para finalizar el día, me hice con "Dani´s Proyect" 7b+ de un solo paso! A parte de esto, he estado haciendo bastantes séptimos, y ahora me gustaría encontrar un bulder duro que me exija el 100% y darle bien de pegues.


Hay que decir que estos días he conseguido unas sensaciones que jamás había logrado con el bulder, o sea que yo creo que me encontrareis por ahí con la colcho...



Kongi proiektuan


Ni alcantarillan


Pelotxo alcantarillan


Read more

Urte berri on!

Euskal Herriko Txapelketa 2011


Bai, badakit azkenengo aldiz idatzi nuenetik hilabete ugari pasa direla, dena den, ez pentsa geldirik egon naizela...

Udako bidaiatik bueltan, eskaladatik denboralditxo batez deskonektatzea erabaki nuen. Oso uda polita izan zen, oso fanatikoa, ahaztezina, baina beste gauzetan ibiltzeko momentua zela pentsatu nuen.

Kurtsoa hastear zegoen eta eskaladaren inguruan lana bilatzea jarri nuen helburu. Orduan, nire buruari galdera oso sinplea planteatu nion. Gasteizen gaztetxoz beteriko eskalada taldeak ikustera nahiko ohituta gaude, beraz, zergatik ez dugu formula bera nagusientzako extrapolatzen? Eta horrela izan zen: deialdia zabaldu, bilera antolatu eta... listo! Guztira 24 pertsona (bi taldeetan banatuta) apuntatuta daude "Hegoaldeko Eskalada Entrenamendu Taldean", eta oso gustura nabilela esan beharra dago. Asko motibatzen diogu elkarri eta rollo ona momentu oro somatzen da. Horretaz aparte, Estadioko bulderrean gaztetxo talde batekin jarraitzen dut, oso gustura ere. Beraz 7 eta 50 urte arteko jendearekin lan egiten dudala esan dezaket! Guzti honi esker, esperientzia izugarria lortzen ari naiz entrenatzaile gisa, baita eskalatzaile gisa ere!

Iraila bukaeran Oloroneko 24 ordutako txapelketara joan nintzen Teknifikazio Zentroko gazteekin eta primeran pasatu genuen! Eta besoak jo ta puztutak bueltatu ginen Euskal Herrira.

Nire eskaladei dagokionez, pare bat bidaia egin nituen Katalunya aldera (nora bestela?), Serradell-eko barrankora eta Margalefera. Beti ere konpainia oso onaz inguraturik.

Urria erdialdean Euskal Herriko Eskalada Txapelketa ospatu zen Ariznabarrako rokodromoan. Finalean sentsazio onekin sartu nintzen, baina finalean akats oso larri batek 6. postuarekin konformatzera behartu ninduen. Txapelak Karak eta Itziarrek etxeratu zituzten.

Oiartzuneko txapelketara hurbildu nintzen ere, hirugarren postua lortuz! Hortaz aparte, Crash Pad bat lortu nuen zozketan. Hemendik aurrera bulder ez egiteko aitzakiarik ez daukat, beraz! Zorionak antulakuntzari beste urte batez txapelketa oso polita antolatzearren!

Azaro bukaeran Azpeitiako Gaztetxeko Bulder Txapelketan parte hartu nuen, kriston txapelketa izan zen! Oso oroitzapen ona daukat, esker mila txapelketaren antolatze lanetan ibili zaretenoi!

Abenduan airez aldatzea erabaki nuen eta Maroko ezagutzeko bidaia batean murgildu ginen klaseko 4 lagun eta bostok, eta denon galdera izango da: Taghiara, ezta? Ba ez! Ez zen eskalada bidaia bat izan! (Arraroa, ezta?) 2300 km egin genituen hegoaldetik iparraldera eta pilo bat disfrutatu genuen! Egia esan, zein aberasgarria den kultura ezberdinak ezagutzea!

Gabonetan lan ta lan ibili naiz umeak aseguratzen parke batean, eta orain bai, heldu da berriz ere katu oinak, magnesioa eta arnesa janzteko ordua! Entrenatzen hasia naiz, eta oso motibatuta nabil.

Burua planez beteta daukat, eta 2012. urtea esperientzia berriaz, motibazioz, konpainia onaz, irribarrez, bidaiaz, eta mila abarretaz beterik egotea espero dut!



P.D.: Esan beharra daukat, azken bi urtetan nigan konfidantza eduki duen enpresak, Roca Cordes de Muntanya SL, itxi egin duela. Hemendik eskertu nahi diet haien laguntza! Moltes gràcies!





/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\





Ya lo sé, ya sé que hace muuucho que hago ni el mínimo esfuerzo por escribir aquí, pero no penseis que he estado quieto...

Después del viaje del verano decidí descansar unas semanas. Fue un verano para no olvidar, muy fanático, pero pensé que aquel era el momento para centrarme en otras cosas.

La vuelta a las clases y a la rutina del curso estaba por llegar, y decidí esforzarme por buscar trabajos relacionados con lo que más me gusta. Me planteé una pregunta muy sencilla: en Gasteiz estamos acostumbrados a ver grupos de escalada de jóvenes, entonces, ¿por qué no extrapolar la fórmula a un grupo de mayores? Y eso es lo que hice, hacer la convocatoria, organizar la reunión y... listo! En total 24 personas separadas en dos grupos componen el "Grupo de Entrenamiento de Escalada de Hegoalde", y hay que decir que estoy muy a gusto. Nos motivamos muchísimos unos a otros y el buen rollo es constante. A parte de esto, sigo con el grupo de jóvencillos del Estadio, muy a gusto también. Entre una cosa y otra, trabajar con gente desde 7 a 50 años esta siendo una experiencia muy gratificante, aprendo muchísimo cada día! Y noto que me ayuda mucho a madurar como entrenador y escalador.

A finales de septiembre tuvo lugar la famosa competición de las 24 horas de Oloron donde acudí con los jóvenes del Centro de Tecnificación y nos hinchamos a hacer vías!

En cuanto a mi escalada se refiere, hice un par de viajes a Catalunya (¿a dónde sino?), más concretamente al Barranc de Serradell y a Margalef, siempre rodeado de una muy buena compañía.

A mediados de octubre se celebró en Ariznabarra el Campeonato de Escalada de Euskal Herria. Pasé a la final con buenas sensaciones pero un fallo garrafal me renegó a la sexta plaza. Las txapelas se las llevaron Kara e Itziar

También logré e en la competición de Oiartzun, que un año más fue todo un éxito. Además, me tocó un crashpad, así que ahora ya no tengo excusa... Eskerrik asko y zorionak a la organización!

A finales de noviembre tuvo lugar la Competición del Gaztetxe de Azpeitia, literalmente fue “la ostia”, tengo un recuerdo buenísimo! Mila esker!


En diciembre decidí cambiar de aires y junto con cuatro IVEFos comañeros de clase hicimos un espectacular viaje a Marruecos, y vuestra pregunta será: ¿a Taghia, no? Pues no! No fue un viaje de escalada (qué raro, ¿verdad?) Recorrimos en buses 2300km de sur a norte y disfrutamos a más no poder. Qué enriquecedor es conocer culturas diferentes!

En navidades me tocó asegurar a miles de niños en un parque de navidad, pero ahora sí que sí! Ahora ya me he vuelto a poner los pies de gato!

Tengo la cabeza llena de planes para este 2012 que espero que este repleto de nuevas experiencias, de motivación, de buena compañía, de risas, de viajes y de mil etcéteras!



P.D.: Comentar también que Roca Cordes de Muntanya SL, la empresa que ha confiado en mí los dos últimos años ha cerrado. Desde aquí agradeces a la marca todo el apoyo que me ha proporcionado! Moltes gràcies!


Matricula Mu from n-ko productions on Vimeo.

N-ko productions



Oloroneko txapelketa


Euskal Herriko Txapelketa 2011


Euskal Herriko Txapelketa 2011


Oiartzuneko txapelketa 2011


Oiartzuneko txapelketa 2011


Oiartzuneko txapelketa 2011




Read more

Agosto



Ez da erreza hilabete oso honetan gertatukoari buruz idaztea, baina laburpen txikitxo bat egiten saiatuko naiz.


Uztailaren bukaerarako Eneko eta biok Lleidara joan ginen, Katalunya aldetik apur bat eskalatzeko eta Pol eta Anderrekin batera elkartzeko planarekin. Aurreneko egunean El Barranc de Serradell ezagutu nuen, hau toki ederra!!! Bide dibertigarri eta exigenteak eta tenperatura ezinhobea, zer gehio eska daiteke? Pol eta biok Globalització 8a kateatu genuen. Pont de Suerren gaua pasa eta gero Cavallers ospetsua ezagutzera animatu ginen, baina kasu honetan bulder egitera! Gutxitan egin izan dut bulder arrokan, baina asko disfrutatu nuen eta tokia izugarria iruditu zitzaidan!

Katalunya atzean uzteko eguna heldu zitzaigun Pol, Eneko eta hiruroi eta horrekin batera Frantziako autopistetan barrena furgonetan igaro beharreko ordu luzeak... Frankenera bidean La Balme Yenne ezagutzea pentsatu genuen, baina sorte txarra eduki genuen eta pareta buzti-buztia topatu genuen. Beraz, hortik gertu zegoen kobazulo batean eskalatu genuen, baina Frankenera hurrengo egunean ailegatuko ginela argi geneukan.

Abuztuaren 2an bertan ginen, FRANKENJURAN!!! Hamazazpi bat egun pasa genituen baso eta arroka liluragarri horien artean, egunez egun, lekuak eskeintzen zituen aukerataz gozatuz. Sektore ezberdinetan eskalatu genuen, hala nola: Grunë Hollen, Holzgauer Wanden, Obere Schlossbergwänden, Richard Wagner Felsen, Marientaler Wänden, Casttelwanden, Stadeltennen, Rolandfelsen... Guztira, maila guztietako 54 bat bide kateatu ditut Suitzar Frankonian. Gogorrena Red Skies Over the Paradise 8a+, flashean Out of Berlin 8a eta bistaz Krafteld 7c+. Beraz, helburua bide ugari eskalatzea zenez, pozik nagoela egindakoarekin esan dezaket!

Baina bidaiari aldaketa bat eman nahi izan genion eta Frankeneko baso, arroka eta garagardoak, Munichen ospatu beharreko Bulderreko Munduko Koparengatik aldatu genituen (bideoa HEMEN). Eta han geunden, Frankenen egon eta gero horrelako txapelketa bat ikusten, geure burua interneteko bideo baten barruan sentituz eta eskuak izerdiz blai.

Bidaiak bukaera ezinhobea merezi zuela pentsatu genuen, eta zer falta zen bidaia guztiz borobila bihurtzeko??? Ba CÉÜSE ezagutzea!!! Eta hara joan ginen. Bi egunez eskalatu genuen, baina lekuaren zaporea ezpainetan sentitzeko balio zitzaigun. Inoiz ikusi dudan paretarik ikusgarriena dela uste dut. Arroka ezinhobea da, eskalatzeko diseinatuta dagoela dirudi. Hori bai, paretara ailegatzeko egin behar den bidea ez da tontakeri bat (jakinda gainera, Frankenen ibiltzea ez genuela ohitura bihurtu), baina behin pareta azpian egonda... argi dago merezi duela!!!

Ta berriz ere kurtsoa hastear dago, eta horrekin batera, eguraldi geroz eta okerragoa, geroz eta argi ordu gutxiago... Baina gogotsu sentitzen naiz, beraz, AURRERA BOLIE!!!


/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\/\


No me resulta fácil escribir acerca de todo lo que hemos pasado en este mes, pero intentaré hacer una síntesis adecuada.

A finales de julio Eneko y yo dejábamos atrás Euskal Herria para dirigirnos hacia Catalunya. En Lleida nos juntamos con Ander y Pol y el primer día decidimos conocer El Barranc de Serradell, y cómo me alegro de haberlo conocido! La verdad es que el sitio es espectacular, vías exigentes y una temperatua perfecta, cuando fuera del barranco puede hacer 30º! Pol y yo encadenamos Globalització 8a. Después de pasar la noche en Pont de Suer, decidimos conocer Cavallers. La verdad es que he hecho muy pocas veces bulder, pero disfruté como un enano y el sitio me encantó.

El día de dejar atrás nos llegó a Eneko, Pol y a mi y cogimos rumbo a Francia, más concretamente a La Balme Yenne, pero la mala suerte hizo que nos lo encontráramos totalmente mojado y que fuera imposible escalar. Encontramos una cueva cercana donde escalamos un poco, pero al día siguiente ya estabamos de camino a Franken.

Y el dos de agosto estábamos en el destino: FRANKENJURA!!! Allí pasamos diecisiete días entre rocas y bosques inimaginables, y cada días disfrutábamos de todo lo que ofrece este increíble paraje. Escalamos en muchos sectores diferentes: Grunë Holle, Holzgauer Wand, Obere Schlossbergwände, Richard Wagner Fels, Marientaler Wände, Casttelwande, Stadeltenne, Rolandfels... En total he encadenado 54 vías de todos los grados en la Franconia Suiza, siendo la más dura Red Skies Over the Paradise 8a+ ensayado, Out of Berlin 8a al flash y Krafteld 7c+ a vista. Por lo tanto, doy por tachado el objetivo de acumular muchas vías!

Y un día decidimos darle un giro al viaje, dejar de lado el bosque, la roca y la cerveza frankenjurica e ir a ver la Copa del Mundo de Bulder a Munich (video AQUÍ). Y ahí estábamos, sintiendonos dentro de uno de esos videos que tantas veces vemos en internet mientras nos sudaban las manos. Sin palabras para describir a los competidores...

Después de la etapa de Munich, pensamos que el viaje se merecía un final especial, y que le faltaba para que fuera todavía más inolvidable??? Pues conocer el impresionante muro de CÉÜSE!!! Y para allí que fuímos. Solo escalamos dos días, pero valió la pena rozar con los labios las increíbles escaladas del que para mí es el mejor muro que he visto jamás. Parece que la roca ha sido diseñada para escalarla, es una pasada. También es cierto que la caminata que hay que hacer hasta pie de vía no es broma, acostumbrados encima al ritmo de Franken (cero de aproximación, generalmente), pero la verdad es que vale la pena!

Otro curso más que empieza ahora, y junto con ello, el tiempo nos dejará cada vez escalar menos en roca... Pero bueno, me siento con muchas ganas, asi que, A MUERTE!!!





El Barranc de Serradell




Ander Cavallersen



Pol Cavallersen



Ni Cavallersen



De viaje...



Muuucha carretera...



La Balme Yenne



Pol



Eneko en Mambo Cavallero



Yo en un 7b+




También hubo tiempo para minigolfs...



Pol en Dala 7b




La tumba del maestro Gullich


¿Sólo entre 30 y 50km/h?



Yo en Frankenstein 8a



Yo en Frankenstein 8a



Yo en Frankenstein 8a



Yo en Frankenstein 8a



La Copa del Mundo de Bulder anunciada en las calles de Munich



"El Muro"



"El Muro"



Eneko en Super Mickey 7b



Entra la sombra y a escalar



Yo en Super Mickey 7b



¡Hasta otra Céüse!
Read more
 

Jonbe Agirre eskalada bloga Design by Insight © 2009